XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Urrituaren osozko berralbiltzerako behar diren neurrien bultzapena.

- Urritasundunen gizarte-integrazioari bultzada, integrazio horrentzat oztopo diren gauza guztiak kentzeko ahaleginduz.

- Urritasunei buruzko ikerketa, argibide eta dokumentu-fondoaren eraiketari laguntza.

3. TOKIKO ADMINISTRAZIOA

Eusko Komunitate Autonomorako Gizarte Zerbitzuei buruzko legeak dioenaren arabera, hona hemen Udalen betebehar orokorrak zeintzuk diren: - Gizarte zerbitzuen antolakuntza eta gestioa, dagokien arloan, eta beharrezko direnak sortzea, horretarako eratu den programaketaren arabera.

- Gizarte zerbitzuen integrazioaren bultzapena, komunitatearen ongizatea kontutan hartzen duten beste zerbitzu batzuekin, bikoiztasunak eta laguntza-ekipamenduaren infrabalorapena baztertuz.

- Legean aurrikusten diren eta aldizkakoak ez diren aparteko prestazio ekonomikoen gestioa eta ematea.

Praktikan, Euskadiko Udalak astirotxo ari dira hauek betebeharrok beraganatzen, batez ere joera historiko berriagatik, zerbitzuen bultzapen eta gestioari dagokienez (dirurik irabazteko helbururik gabeko elkarte pribatuen ekinbideen edo entitate publiko supralokalen nagusitasuna), joera horrek zerari lagundu diolarik: Udalak gaur egungo asistentzi sarean ez sartzeari: Hala ere, azken urteotan egitarau berri batzuk garatu izan dira eta hauek ohizko iharduketa-bideak aldatzen ari dira.

4. BALIO-URRITUEN BIZTANLERIAREKIKO GIZARTE SOROSPENEAN ERAGINA DUTEN BESTE ENTITATE ETA INSTITUZIO BATZUK

a) Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala.

ARABA: Olaguibel, 19/ Tel. (945)259250/ GASTEIZ.